BIGUMETRIK ZERBITZUAK



NEURKETA ZERBITZUAK

Edozein formako, material mota (metala, plastikoa, portzela...) nahiz tamainako piezen neurketak. Beti ere, ZEISS teknologia paregabearen bermearekin.

Digitalizazio proiektuak edo geometria ezezaguneko mota guztietako alderantzizko ingeniaritza. Esperientzia handia digitalizazio kontuetan eta Catia software ahaltsuaren ezagutzari esker, solidoak egoera ezin hobean eskainiko ditugunaren ziurtasuna.

Servicios de medicion Bezeroaren inguruan neurketa zerbitzuak. Bigumetrik enpresa zerbitzu hau eskatu duen bezeroarengana joango da hiru dimentsioko beso eramangarri batekin, eta behar diren neurketak burutuko ditu. Beren lekutik mugitzea ezinezkoa duten tamaina handiko azalerak (trokelak, moldeak…) neurtzeko bereziki prestatua dago besoa, eta baita edozein sektoreko muntaia kateak (automozioa, trokelkuntza, ekoizpen lineak…) neurtzeko ere.

Bigumetrikek hiru dimentsioko beso hauek komertzializatzen ditu eta nahi izaten duen enpresarentzat erakustaldia burutzen du. ZEISS teknologiak bermatzen duen azken belaunaldiko Cimcore besoa da, erabiltzen ikasteko errazak diren neurketeta programekin.

Ekipo hauek merkatuko prestaziorik onenak eskaintzen dituzte, ekipamenduari, zehaztasunari, errepikagarritasunari eta eramangarritasunari dagokionez. Gainera, Carl Zeiss-ek CALYPSO eta HOLOS ahalmen handiko neurketa softwareekin bereziki hornitu ditu, elementu geometriko eta azalera konplexuko CAD modeloen azterketak burutzeko, eta aldi berean, digitalizazio eta alderantzizko ingeniaritzarako.

Gure neurketa ekipo eramangarrien gainean informazio gehiago nahi izanez gero , produktuaren dokumentuaPDF formatuko dokumentua kontsulta ezazu.



KALITATE KUDEAKETA ZERBITZUAK

Kalitate kudeaketarekin zerikusia duten mota guztietako dokumentuak (APQP-ak, fabrikazio sinoptikoak, AMFE-ak….) egiten ditugu. Kalitate kontuetan zorrotzenetakoa izan ohi den automozioaren sektorean esperientzia zabala dugu.

Ezagutza zabala lehenengo frogen txostenak eratzen, produktu baten homologazio prozesurako.

Ahalmen eta estatista ikerketak burutzen ditugu Qs-Stat software ahaltsuarekin, zehaztasun handiko hiru dimentsioko makinekin neurketak eginez, zerbitzua kontratatzen duen bezeroaren eskakizunen arabera.


Bigumetrik S.L. - Copyright 2006 - Eskubide guztiak erreserbaturik